domingo, 29 de marzo de 2009

ATAren jaiaren kronika/Crónica de la fiesta de ATA

09/03/21

ATA-ko jaialdia triki poteo batekin hasi zen. Hasieran poteoan jende gutxi animatu zen arren, Alde Zaharreko bidean pertsona gehiago gehitu ziren.

21:00-ak aldera Gaztetxera heltzean parodia bat gauzatu genuen etxe bat zozketatuz, tongo eta guzti.

Kontzertuak hasi baino lehen irakurketa burutu genuen eta ondoren 121 KREW-rekin hasi zen parranda. Barakaldoko hip-hop taldeak haien aldarrikapenekin bizitasunez bete ziguten gaua.

Ondoren, Italiako Hegoaldetik zuzenean Pushinjoy Sound reggae dj bat etorri zen doinu dantzagarriekin. Gau osoa gelditu ezinik ibili ginen, askok inpultsoa ezin ekidituz eszenatoki
ra igo ziren dantzatzera, antzezlekua dantza tokia bihurtuz.

00:30-etatik aurrera Gaztetxeko tabernan jarraitu genuen 06:30-etan txokolatada heldu zen arte, jaialdiaren amaiera emanez.



El festival de ATA empezó con un triki-poteo por el barrio. Al principio no se unió mucha gente pero por el camino a Alde Zaharra se nos unieron más personas.

Sobre las 21h llegamos al Gaztetxe donde se hizo una parodia en la que se escenificó el sorteo de una vivienda, con tongo incluido.

Antes de que empezasen los conciertos se leyó el discurso y a continuación dimos paso a 121 KREW. Los hip-hoperos de Barakaldo nos llenaron de vida con sus reivindicaciones.

Después, desde el sur de Italia llegó Pushinjoy Sound, un Dj reggae que con su música bailable much@s de nosotr@s nos vimos atraídos por él, llegando a subir al escenario.

A partir de las 00:30h seguimos en la taberna del Gaztetxe hasta las 06:30h. dando fin al día con una chocolatada.

Okupazio sinbolikoa auzoetako kabinetan/Ocupación simbólica de las cabinas de los barrios

2009/03/19

Pasaden ostegunean, martxoak 19, Abendaño, Txagorritxu eta Ariznabarrako gazteok etxebizitza eskubideari zegokion ekimena burutu genuen, gure auzoko telefono kabinetan okupazio sinbolikoa eginez.

Goizeko 11:00-etatik arratsaldeko 18:00-ak arte gure auzoetako kabinetan egun pasa egin genuen. Bertan bazkaldu, lokuluxka bota, kartetara jolastu, etabar luze bat egiteko aukera izan genuen; hala, etxean egongo bagina bezala jokatuz.

Bizilagunak, gure egoeraz jabetuz, guregana hurbildu ziren azalpen eske. Egia esan, oso ondo konpondu ginen gure auzokide berriekin.

16:30-ak aldera Ertzaintzak agertu ziren eta bost lagunei identifikatzeko eskatu zieten. Azalpen gehiagorik eman gabe gurearekin jarraitu genuen.



El pasado jueves, 19 de marzo, l@s jóvenes de Abendaño, Txagorritxu y Ariznabarra reivindicamos el derecho a la vivienda en un acto simbólico al ocupar cabinas de teléfono.

Desde las 11:00 de la mañana hasta las 18:00 de la tarde estuvimos en las cabinas de nuestros barrios. En ellas comimos, echamos la siesta, jugamos a las cartas... En fin, lo que se hace en una casa propia.

Los vecin@s, al percatarse de la situación se acercaron a nosotr@s en busca de alguna explicación. La verdad es que nos llevamos bastante bien con nuestr@s nuesv@ vecin@s.

Sobre las 16:30 apareció la Ertzaintza e identificó a cinco compañer@s. Sin más explicación seguimos con lo nuestro.

viernes, 20 de marzo de 2009

ATA Hala Bedin


"Txagorritxuko gazteria etxebizitzaren inguruko ekimena aurkeztu digu Gazte Taupadak irratsaioan"
Aste honetan Txagorritxu, Abendaño eta Ariznabarrako (ATA) gazteak izan ditugu irratsaioan hasi berri duten dinamikaren berri emateko. Judizmendiko auzoa bezela etxebizitzaren inguruko dinamika bat hasi dute, eta horren baitan jaialdia antolatu dute datorren larunbatean, trikipoteoa, parodia, kontzertuak eta txokolatada barne. Beraz, larunbat honetarako badugu plana, ANIMATU!

ENTZUN

martes, 17 de marzo de 2009

ATA JAIA



ESPEKULAZIOAREN AURREAN, GAZTEOK ANTOLATU! MARTXOAK 21, LARUNBATA

17.30: ETXEAREN BILA (Laberinto Tabernatik)

19.30: TRIKI POTEOA (Laberinto-Gaztetxe)


21.30: KONTZERTUAK GAZTETXEAN //HIP HOP-REGGAE GAUA//

121 KREW
, Barakaldotik zuzenean (Hip-Hop-a)

PUSHINJOY SOUND, Italiako hegoaldetik reggae izugarria, more fire!


Goizeko 6etan Txokolatada
ATA GAZTEAK Abendaño-Txagorritxu-Ariznabarra


viernes, 30 de enero de 2009

Gure Irakurketa

AURKEZPENA:


Etxebizitzaren inguruko arazoa aspaldi jakina dugu. Arazo hori gaztea izanez gero areagotzen da. Egoera honen azterketa eta eta kritika egiteko Gasteizko Abendaño, Txagorritxu eta Ariznabarra gazteak bildu gara ATA Gazteak sortuz.


Zein da egungo egoera?

Sistema honek ongizatea saltzen digu prekarietatea emanez. Eskubideen murrizte sistematikoa gure bizitzaren aspektu guztietan zabaltzen da: lan instripuak, zerbitzuen pribatizazioa, ordu extrak eta etxebizitza eskubidearen ukazioa.

Etxebizitza eskubide bat da, beraz ez da saltzen ezta zozketatzen ere. Gazteok ezin dugu auzo honetan etxerik izan euren prezioa gehiegizkoa delako gure soldata baxuekin alderatuz.


Non dago arazo honen oinarria?

Arazoa ez dago materiala eta soldaten kostuan, baizik eta bertan eskua sartzen duten lapur ezberdinetan. Hau da etxebizitza baten irabazien banaketa:

%16 MATERIALA
%43 BANKETXEAK
%41 LURZORU JABEAK/SUSTATZAILEAK (Konstruktora, inmobiliariak, politikoak)


Zer proposatzen du ATAk?

ALOKAIRU SOZIALA: Bakoitza bere ahalmen ekonomikoaren araberako ordainketa bidezko alokairua.

Zertarako?
-Etxebizitza sistema espekulatzailearen merkatutik ateratzeko
-Jabetza pribatuarekin amaitzeko
-Herritarrok gure eskubideen jabe izateko
-Herritarron baldintza seguruak bermatzeko etxebizitza eremuan

Gaur egun, sistema kapitalistak alokairu soziala ez duenez onartzen, gure auzoan gelditzen zaigun irtenbide bakarra OKUPAZIOA da.


Zer da okupazioa?

Hutsi edo erabiltzen ez diren etxebizitzei erabilera bat ematea, etxe hauek espekulaziorako erabiltzen bait dira. Gure eskubideak interes ekonomikoen gainetik daudenez, zilegia ikusten dugu horietan sartzea.

Gasteizen 10050 etxebizitza huts daude.

ATA GAZTEAK


Próximamente en castellano