viernes, 30 de enero de 2009

Gure Irakurketa

AURKEZPENA:


Etxebizitzaren inguruko arazoa aspaldi jakina dugu. Arazo hori gaztea izanez gero areagotzen da. Egoera honen azterketa eta eta kritika egiteko Gasteizko Abendaño, Txagorritxu eta Ariznabarra gazteak bildu gara ATA Gazteak sortuz.


Zein da egungo egoera?

Sistema honek ongizatea saltzen digu prekarietatea emanez. Eskubideen murrizte sistematikoa gure bizitzaren aspektu guztietan zabaltzen da: lan instripuak, zerbitzuen pribatizazioa, ordu extrak eta etxebizitza eskubidearen ukazioa.

Etxebizitza eskubide bat da, beraz ez da saltzen ezta zozketatzen ere. Gazteok ezin dugu auzo honetan etxerik izan euren prezioa gehiegizkoa delako gure soldata baxuekin alderatuz.


Non dago arazo honen oinarria?

Arazoa ez dago materiala eta soldaten kostuan, baizik eta bertan eskua sartzen duten lapur ezberdinetan. Hau da etxebizitza baten irabazien banaketa:

%16 MATERIALA
%43 BANKETXEAK
%41 LURZORU JABEAK/SUSTATZAILEAK (Konstruktora, inmobiliariak, politikoak)


Zer proposatzen du ATAk?

ALOKAIRU SOZIALA: Bakoitza bere ahalmen ekonomikoaren araberako ordainketa bidezko alokairua.

Zertarako?
-Etxebizitza sistema espekulatzailearen merkatutik ateratzeko
-Jabetza pribatuarekin amaitzeko
-Herritarrok gure eskubideen jabe izateko
-Herritarron baldintza seguruak bermatzeko etxebizitza eremuan

Gaur egun, sistema kapitalistak alokairu soziala ez duenez onartzen, gure auzoan gelditzen zaigun irtenbide bakarra OKUPAZIOA da.


Zer da okupazioa?

Hutsi edo erabiltzen ez diren etxebizitzei erabilera bat ematea, etxe hauek espekulaziorako erabiltzen bait dira. Gure eskubideak interes ekonomikoen gainetik daudenez, zilegia ikusten dugu horietan sartzea.

Gasteizen 10050 etxebizitza huts daude.

ATA GAZTEAK


Próximamente en castellano